2002  |  2003  |  2004  |  2005  |  2006  |  2007  |  2008
 
     
 

· ATERPEAK GABONETAKO 75 SASKI ZORAGARRI BANATUKO DITU
(2004/12/22)

Lasarte-Oriako aterpea merkatari elkarteak gabonetako 75 saski zoragarri banatuko ditu bere bezeroen artean.
5€-ko erosketa bakoitzagatik Aterpeak txartel bat oparituko dizu.
Jar ezazu komertzio bakoitzaren izena dagokion lekuan.
Gabonetako zuhaitzaren 32 bola eta ferra osatu, eta lor ezazu oparia.

Kampainaren iraupena 2004ko abenduaren 1 etik 2005eko urtarilaren 5 era.
Saskiak jasotzeko lekua: geltoki kalea 4 abenduaren 13tik urtarilaren 14ra 20:00 etatik 20:30 etara. (abenduaren 24,31 eta urtarilaren 5ª izan ezik)

Argazkiak Ikusi

 
Cesta de Navidad
 
 
     
 

· DOKUMENTUEN DESKARGA
(2004/10/18)

Lau artxiboren deskarga :

Informazio - gutuna: Aterpea txartelaren promozioari , Eguberrietako dekorazioari eta saltzeko teknikei buruzko informazioa. Deskargatu

Ikastaro berrien gaineko zirkularra : eskapararatismoko , Excel abantzatuko eta saltzeko tekniketako ikastaroen gaineko informazioa . Deskargatu

Nafarroako Baserritarren Kutxaren promozioen zirkularra: Nafarroako Baserritarren Kutxaren promozioaren emaitzari buruz informatzeko zirkularra . Deskargatu

2004ko iraileko informazio - buletina: azoka aipagarrienen eta artikulu interesgarrienen berri emateko . Deskargatu

 
 
 
     
 

· ARTXIBO DESCARGA
(2004/10/10)

Deskarga itzazu 2 artxibo hauek.

Berri Buletina: descarga itzazu.

2004.eko Abuztuaren GACT Berri txostena. Irailan egingo diren feria interesgarriekin eta birus informatikoei buruzko berrri interesgarri bat. Descarga Itzazu!

 
 
     
 

· JENDE UGARI BILDU ZEN ATERPEAREN SARDINADAN
(2004/06/22)

Jende-kopuru handi batek itxaron behar izan zuen ilaran, Aterpea elkarteak dohainik eskaini zituen sardina-parrillen aurrean.

Arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera hasi ziren banatzen Aterpeak arrain hori dastatu nahi zuten lasarte-oriatarrei eman zizkien laurogeitik gora kilo sardinak, eta gaueko hamarrak aldera bukatu zen ekitaldia.

Orain urte batzuetatik hona egin ohi dugun tradizio bat da, nahiz eta aurrekoetan San Pedro egunez egiten zen, eta oso ondo baloratua daukate herriko bizilagunek.

Argazkiak Ikusi

 
 
     
 

· ATERPEA FESTA: KOMERTZIO ELKARTEKIDEEN FESTA HERRIARENTZAT
(2004/06/22)

Joan den ekainaren 6ko igandean, komertzio elkartekideek 1. Aterpea Festa antolatu zuten. Hainbat ekitaldi bildu zituen egun berean, eta, Lasarte-Oriako herritarrak ez ezik, beste herrietako pertsonak ere hurbildu ziren, nahiz eta eguzki distiratsua egin zuen eta horrek eguna hondartzan igarotzea erabakitzera bultzatu zituen.

Egunari hasiera emateko, futboleko partidu bat jokatu zuten herriko bi ekipok: Texas Lasartearra eta Ostadar CF. Hiruna golekin berdinduta bukatu zuten. Ondoren, kalejira bat egin zen herriaren erdialdean barrena, zenbait talde folklorikoren parte-hartzearekin: Erketz (Lasarte-Oriako, Euskadi ordezkatuz), Flor de Jara (Tolosakoa, Extremadura ordezkatuz) eta Semblante Andaluz (Lasartekoa, Andaluzia ordezkatuz). Talde horiek beren musikarekin animatu zuten ibilbidea, eta, Donostiako Triskele talde galegoarekin batera, beren folkloreko dantza eta musikekin girotu zuten goiza eta arratsaldea.

Goizeko 11k aldera hasi zen Bakailaoa pil-pilean prestatzeko III. lehiaketa, bildutako guztiak gozarazi zituena.

Gaztetxoenek ere izan zuten beren lekua egun osoan zehar, Okendo plazaren inguruan ipinitako gaztelu puztuekin.

Leku horretan bertan bildu ziren hainbat etxe erregionaletako tabernak, eta haien lurretako produktu tipikoak dastatzeko aukera izan zuten. Taloen postu bat ere jarri zen.

Festa bukatzeko, usadiozko sardinada herrikoia eskaini zen, eta jende askok dastatu zuten arrain urdin horren platerkada bat.

Argazkiak Ikusi

 
 
     
 

· ARRAKASTA BIKAINA BAKAILAOA PIL-PILEAN EGITEKO III.LEHIAKETAN
(2004/06/22)

Arrakasta bikaina Bakailaoa pil-pilean egiteko III. lehiaketan

Joan den ekainaren 6ko igandean egindako jardueren artean, Bakailaoa pil-pilean egiteko III. Lehiaketa izan genuen. Zazpi bikotek hartu zuten parte Aterpea elkarteak antolatutako lehiaketa horretan.

Epaimahaiko kideak hauek izan ziren: Berasategui jatetxeko Martín Berasategui, Dana Ona jatetxeko Mª Luisa Arsuaga, Fernando Eskoriaza eta Jose Mª Urdampilleta zinegotziak Udalaren ordezkari gisa, El Diario Vasco, Txintxarri eta Radio Andatza komunikabideetako ordezkariak eta gure elkartearen ordezkari bat.

Zazpi eltze parte-hartzaileen arteko lehiaren emaitzaz gogotik eztabaidatu ondoren, epaimahaiak erabaki zuen lehen saria Texas futbol-taldearen izenean parte hartzen zuten Inmaculada Gonzálezek eta Merche Humadak osatutako bikoteari ematea. Bi emakumeek irabazleen txapela bana, bi bakailao gazitu eta talasoterapiako saio baterako bonua jaso zituzten.

Bigarren saria Txomin Urdanpilleta eta Marijo Mendizabal lasartearrengana joan zen, eta bi trofeo, bi bakailao gazitu eta talasoterapiako bi bonu eraman zituzten saritzat. Azkenik, hirugarren postua Fernando Sánchezentzat eta Ramón Morenorentzat izan zen. Semblante Andaluz elkartearen izenean jardun zuten, eta bi trofeo eta bi bakailao gazitu lortu zituzten.

Zorionak irabazleei, eta eskerrak parte-hartzaileei.

Argazkiak Ikusi

 
 
     
 

· ATERPEAREN FESTA ARGAZKIAK
(2004/06/09)

Urtarrilak 6ean, ospaturiko festaren argazkiak

Argazkiak Ikusi

 
 
 
     
 

· EUSKAL KROSA- Eneko Castroren Oroimenezko Proba
(2004/05/28)

Joan den martxoan, Eneko Castroren Oroimenezko Euskal Krosaren VII. edizioa egin zen Lasarte-Orian, Atsobakar auzoan. Parte-hartzaileak ehundik gora haur izan ziren, hainbat adinetakoak. Ekitaldia Landaberri Ikastolak antolatu zuen eta Aterpea elkarteak patrozinatu.

119 parte-hartzaileak hainbat kategoriatan banatu zituzten:

- Infantil mutilak: irabazlea Ángel Rodríguez izan zen.
- Infantil neskak: irabazlea María Peñagarikano izan zen.
- Alebin mutilak: Peru Llanosek lortu zuen trofeoa.
- Alebin neskak: Amaia Amianok bereganatu zuen garaipena.
- Benjamin mutilak: Egoitz Rodríguez gertatu zen irabazle.
- Benjamin neskak: garaipena Leire Amianorentzat izan zen.
- Txikitxoak A: Julenek bereganatu zuen titulua
- Txikitxoak B: Iker Artetxek irabazi zuen.

Parte-hartzaileek argazkirako posatu zuen, gure elkartearen pankarta baten atzean.

 
 
 
     
 

· ATERPEAREN FESTA
(2004/05/28)

Datorren ekainaren 6an, elkarteak festa bat antolatuko du, herriak Lasarte-Oriari dedikatutako egun berezi batez goza dezan. Egun osoan, hainbat ekitaldi izango dira, umeei nahiz gainerako herritarrei zuzenduak. Festari hasiera emateko, futboleko partidu bat jokatuko da Michelingo zelaian, Texas Lasartearra taldearen kolaborazioarekin, zeinek aurten Gothia Cup txapelketa jokatuko baitu Suedian.

– 11etan kalejira hasiko da, eta herriko erdialdean barrena ibiliko da.
– 11:15ean, Bakailaoa Pil-Pilean Egiteko III. Lehiaketa hasiko da, Hipodromo etorbideko plazan.
– 11:30etik 14etara, umeentzako egitura puztuak izango dira Okendo plazan eta Geltoki kalearen parte batean.
– 12:30etik 13:30era, dantzak: Erketz taldea (Lasarte-Oria) eta Flor de Jara taldea (Tolosako Extremadura etxekoa)
– 13:30ean, bakailaoko lehiaketako epaimahaiaren erabakia.
– 16:30etik 19etara, umeentzako egitura puztuak.
– 17:30etik 18:30era, dantzak eta aktuazioak: Semblante Andaluz taldea (Lasarte-Oria) eta Donostiako Triskele gaita-jole galegoen taldea.
– 19:15ean, herritarrentzako sardina-jate tradizionala.

Gainera, talo-postu bat izango dugu Hipodromo etorbideko plazan. Hantxe jarriko da Texas futbol-klubaren taberna, zeinekin kolaboratuko baitugu aurten.

 
 
 
     
 

· GATC
(2004/03/24)

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkatariarentzako Laguntza Teknikoko Zerbitzua du eta zerbitzu hori Merkataritzarentzako Laguntza Teknikoko Kabineteen bidez bideratzen da (GATC).

Kabinetearen helburu nagusia merkatal pyme-en dinamizazioa eta modernizazioa sustatzea da aholkularitza teknikoaren bidez eta era berean lehiakortasuna lortzeko eta sektorea profesionalizatzeko ekintzak gauzatzea.

Negozioaren kudeaketa, diru laguntzak, prestakuntza edota merkataritza alorreko edozein gairi buruzko zalantza edo galderarik edukiz gero, telefonoz dei dezakezue edo bestela mail bat bidali.

Gainera, Instituzio publikoek eskaintzen dituzten inbertsiorako dirulaguntzei buruz aholkuak ematen ditugu kabinetetik.

Kontsulta pertsonalak egin nahi badituzue, deitu mesedez hitzordua eskatzeko, Kabineteko egoitzara etorri aurretik.

Zerbitzuak doan dira.

GATC BURUNTZALDEA
Ruth Jorde eta Leire Uranga
Amezketa plaza 11, Entlo P3
20010 Donostia
Tlfno: 943 456 333
Fax: 943 473 724
ruth@aega.es

 
 
 
     
 

· GABONETAKO KANPAINAREN SARI BANAKETA
(2004/01/23)

Kontxi Aginaga (Lasarte-Oria) y Rakel Velazquez (Anoeta, Tolosa.)

Abenduaren 30ean beraien saria jaso zuten eta Aterpe aKomertzioetan irabazitako 1500€ko sariari esker egin zituzten erosketa.

Okendo Plazan hasitako ibilaldia, goizeko 10etatik gaueko 8etara iraun zuen eta Mercedes kotxe batean, azafata baten laguntzarekin egin zuten.

 
 
 
     
 

· XI. IRUDI KOMERTZIALEKO SARI BANAKETA
(2004/01/23)

Abenduaren 26an banatu zituzten XII. Irudi Komertzialeko Lehiaketako sariak. Hamasei komertzio izan ziren partaide eta Patxi Larrañaga Harategiak jaso zuen Lehendabiziko saria baita Gipuzkoako Bazkundeak ematen duen saria ere irabiazi zuen.

Kutxa emanten duen Mezu komertzial onenaren saria, Belleza Anak irabazi zuen, aldiz iberdrolak banatzen zuen argiztapen onenaren saria Ormazabal loradendank irabazi zuen. Gipuzkoako Bazkundeak ematen zuen Jaiotza hoberenaren saria, fontaneria Biyonak irabazi zuen.

Ormazabal Loradenda

Salón de Belleza Ana

Patxi Larrañaga

Fontanería Biyona