2002  |  2003  |  2004  |  2005  |  2006  |  2007  |  2008
 
 
   

· Lasarte-Oriako Lehenengo Stock Azoka - Factory
(21/10/2008)

Igandean (2008/09/21) Lasarte-Oriako Lehenengo Stock Azoka, Factory, burutu genuen. Merkataritza Mahaiak antolatuta, Aterpeako kideek osatuta (Lasarte-Oriako Merkatarien Elkartea, Udaletxeko Merkataritzako Zinegotzia eta GACTko Gorka) eta Zumaiako Zelai eta Caja Rural-aren laguntzarekin.

Michelineko Polikiroldegiaren Tenis zelaietan kokaturik, 22 stand ezarri genituen, 20 merkatarien, gehienak Lasartearrak, produktuak erakutsi ahal izateko.

Era berean Jon Lasaren Musika Eskolako laguntza estimagaitza izan genuen, beraien trikitixekin girotu gintuelarik.

Guzti honek, merkealdiak eta denbora-pasak, jendearen etorrera sustatu zuen, Lasartekoa gehiena, Lehenengo Stock Azoka honi alaitasun eta ikusgarritasuna eskaini ziotelarik.

Gure eskerrak Factory honetan lagundu zuten guztiei, eta bereziki:

  • Lasarteko Udalari bere borondate eta finantzaketagatik.
  • Landaberri Ikastolari megafonia usteagatik.
  • Caja Ruralari logistikan laguntzeagatik.
Descarga

Deskargatu itzazu azokaren argazkiak

 
Novedades Ekain
 
   

   

· EKAIN LIBURUDENDAKO IRAILAKO LIBURU BERRIAK
(2008/09/26)

Ekain Liburudendak eskuragarri uzten dizkizu Irailan irtendako liburu berriak eta eskaintzak batzen dituen PDFak, zure ordenagailuan ireki edota deskargatu ahal izateko.

Emaiezu begirada bat!

Descarga

Deskargatu ezazu Ekain Liburudendako irten berri anitzen katalogoa

Descarga

Deskargatu ezazu Ekain Liburudendako haurrentzat irten berri den katalogoa

 

Novedades Ekain

 
   

   

· PUNTUEN KATALOGOA 2007/2008
(2008/06/25)

Aterpea Elkarteak zure esku jartzen du 2007-2008 denboraldiko puntuen katalogoa, orainarte lortutako puntuak gure komertzioak eskaintzen duten produktu ezberdinengatik trukatu ahal izateko.

Deskargatu

Puntuen Katalogoa deskargatu

 
 
   

   

· EKAIN LIBURUDENDAKO OTSAILEKO LIBURU BERRIAK
(2008/03/11)

Ekain Liburudendak eskuragarri uzten dizu Otsailan irtendako liburu berriak eta eskaintzak batzen dituen PDFa, zure ordenagailuan ireki edota deskargatu ahal izateko.

Emaiozu begirada bat!

Descarga

Deskargatu ezazu Ekain Liburudendako irten berri eta eskaintzen katalogoa