· WWW.ATERPEA.COM:
Lasarte-Oriako merkatari eta zerbitzuen elkartea Interneten.

1993ko ekainaren 8an sortu zen Aterpea, herrian erostera motibatzeko helburuarekin, eta Lasarte-Oriako hainbat komertzio biltzen ditu gaur egun.

Apustu tinkoa egiten dugu gure herriko komertzioek egiten duten ahaleginaren eta eskaintzen duten kalitatearen eta zerbitzuaren alde, eta parte hartzen dugu herriko bizitza kulturalean.

Aterpea, Gipuzkoako Elkarteen Dendartean Batasuneko kidea, orobat sortu zen instituzio publikoekin bitartekotza egiteko guri doazkigun arazoetan.

Aterpeak, orain, beste urrats bat egin du bere web orria publikatzearekin. Bideak urratzen ari gara teknologia berrietan, belaunaldi gazteak geureganatuz eta geure bezeria berrituz. Denborekin batera eboluzionatuz, zerbitzuak areagotuz eta informazioa hobetuz.

Hemendik, interesatu guztiek kontsultatu ahalko dituzte Aterpearen albisteak eta gertaerak, bai eta elkarteak burutuak dituen jarduerak ere.

Orri honi esker, egunaren 24 orduetan dauzkagu irekiak geure establezimenduak. Hemendik, kasu egingo diegu bidali nahi dizkiguzuen zalantza, iradokizun, eskaera eta kritika guztiei.

Aterpeak, berriz ere, topaleku eta elkargune handi bat eskaintzen die bere bazkideei, handik mundu guztiak baitu komertzio bakoitzera sartzeko modua.

Espero dugu gogotik parte hartuko duzuela zeuen orri honetan, guri e-mailak bidaliz. Goza ezazue bisita honetaz, eta aterpea.com bihur dakizuela maizko interes-puntu zuei denoi.